Aste buru honetan hasi (Urtarrilak 30) eta Martxoak 7 rarte iraungo du Euskal Herriko txapelketa honek. Partaidetza handiarekin gainera;
Gazte mailan ->6 talde ( 2 bizkaitar eta 4 gipuzkoar)
2.mailan —–> 9 (5 gipuzkoar 2 arabar 2 nafar)
1.mailan ——> 16 ( 2 bizkaitar, 4 gipuzkoar, 2 arabar eta 8 nafar)
Partiduak honako egoitzetan jokatuko dira:
Bizkaia: Mallabia,Gipuzkoa: Orio, Araba: Ogeta-Gasteiz, Nafarroa: Etxarri-Aranatz, Remontival-Lizarra, Oberena, Ezkabarte-Iruñea eta Labrit-Iruñea.
Xehetasun gehiago jakiteko ikusi EmP-Bloga
Euskadiko Euskal Pilota Federazioak hegoaldeko federazioekin elkarlanean antolatutako txapelketa berria: Euskal Herriko Emakumezkoen Gomazko Paleta Txapelketa. Bertan, federatu-lizentzia izan eta goi-mailako txapelketan titular moduan arituko ez diren pilotari guztiek eman zezaketen izena.
Pilotariek eurek erabaki dute norekin eta zein kategoriatan parte hartuko zuten, Euskadiko federazioan aurrez egindako pilotarien mailaketatik abiatuz.